Egunon neska-mutilak ...
Gaurkoan sukaldaritza kontuak izanen ditugu geure blogean.
Janari eta edarien inguruko hitzak errepasatuko ditugu horrela.
Beraz, kontaidazue.
Zein da gehien gustatzen zaizkizuen janariak?
Urtaro bakoitzean zein barazki den garaikoa, ba al dakizue?
Honen inguruan idatz iezadazue.
Bi hiztegi proposatzen dizuet ez dakizkizuen hitzak erabiltzeko:
http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Gastronomia/Sukaldehiztegia/Espainola-Euskara
http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp
Aupa!
cep biurdana
lunes, 12 de marzo de 2012
domingo, 4 de marzo de 2012
ZER PLAN ...?
Kaixoo ...
Astelehena berriz ere! Eta pozik, bizirik gaudelako.
Astelehenero bezala gure blog honetan idazteari ekinen diogu.
Azken egunotan Nerearekin ziur hitz egin duzuela zuen etorkizunaz. Nik ere jakin nahi dut.
Pentsatu duzue irailean zer eginen duzuen? Hobe esanda, udaberrian jakin beharko zenukete, matrikulak egiteko etab.
Hori bai, Biurdana historia izanen da. Leku berriak, jende berria, errutina berriak ... oso interesgarria!
Baduzue ilusioren bat? Zerbait lortzeko lan egiteko prest zarete? Etxean laguntzeko?
Umetan esaten den esaldi tipiko hori (etorkizunean zer?, de mayor quiero ser ...), orain hasten da forma hartzen. Zertan ikusten duzue zeuen buruak gaur, bihar eta etzi?
Aholkuren bat behar baduzue, laguntza etab. eskatu diezadakezue. Saiatuko naiz zerbait argitzen.
Honetaz arituko gara gaur.

domingo, 26 de febrero de 2012
GUSTURA EZAGUTUKO NUKE LEKU HORI ...
Kaixo neska-mutilak ...
Oraindik egun batzuk falta dira aste santurako, edo udarako. Hala ere, eta birtualki bada ere gaurkoan bidaiatzea proposatzen dizuet.
Zein herrialde ezautuko zenukete gustora? Baduzue gustora bisitatuko zenuketen lekuren bat buruan?
Esan bezala gaurkoan irudimena askatu eta kontaiguzue buruan duzuen ametsetako bidaiari buruzkoak:
- Zein herrialde?
- Zergatik?
- Zein litzateke egitaraua?
- Zein da herrialde horren hiriburua?
- Zenbat jende bizi da hiriburu horretan?
- Iruñetik zenbat kilometrotara dago?
- Zein hizkuntza hitz egiten da bertan?
- Zein da han erabiltzen den txanpona?
- ...
Eta era berean zure ikaskideek deskribatu duten bidaiaren gainean idatzi zure iritzia:
- Zer du leku horrek ona?
- Zer du txarra?
- Zer iritzi duzu horren inguruan?
Hau da gaurko eginbeharra. Hartu irudimenaren hegazkina, joaneko txartelarekin bakarrik ...

domingo, 12 de febrero de 2012
EGUNON!
Kaixo neska-mutilak ...
Gaurko sarrerarik ez diot izenbururik jarri. kontua da, bakoitzari zerbait ezberdinari buruz idaztea eskatuko dizuedala.
Irantzu, badoa aurrera ikasturtea, eta hasi beharko duzu pentsatzen hurrengo ikasturteko gauzetan. Zer esaten dizute Andreak eta Jessicak, pozik daude? Ileapaingintza ikastea aholkatzen dizute? Gutxienez beraiek apunteak izanen dituzu badaezpada, eh ... Kontaidazu horri buruzkoak, ia gogoa edo ilusioa duzun, edo errespetu piska bat ematen dizun ikastetxe berri batera joateak, jemde berriarekin ...
Eder, zer moduz aritu zinen asteburu honetako futbol partidan? Irabazi zenuten? Nola ikusi zenuen zeure burua? Egidazu kronikatxo bat, mesedez.
Maikel, zer moduz base-ball partida. Jokatu zenuten? Irabazi ala galdu? Ongi aritu zinen? Egidazu kronikatxo bat, mesedez. Eta kontaidazu zerbait gehiago base-ball-ari buruz: historia, non jokatzen da, jokalari hoberenak, hemen inguruko talderik hoberenak ...
Harkaitz, zer moduz asteburua? Palan aritu zara? Edo Donibaneko ihauterietan izan zara? Nola egin diozu aurre hotzari? Kontaidazu piska bat ...
Beñat, ikasturtea aurrera doa eta hasi beharko dugu pentsatzen hurrengo urtean zer egin. Zuk zer asmo duzu? Ba al dakizu gutxi gorabehera zer egin? Gustatzen zaizun zerbait? Zein lanbide gustatzuko litzaizuke ikastea? Kontuan hartu ondoren unibertsitatera joateko aukera dagoela, eh. Kontaidazu piska bat.
Jom, kaixo, ongi etorria berriz gelara. Indartsu etorriko zarela pentsatzen dut. Eta egun hauetan lortu ez dituzun puntuak lortzeko prest. Honetan hasteko egidazu Osasuna-Bartzelona partidaren kronikatxo bat. Garaipen garrantzitsua lortu zuten gorritxoek, eta futbolzale trebe baten irakurketa nahi nuke izan, jakiteko nola den posible irabaztea ahalguztidun Barçari.
Aupa denei!!!

lunes, 6 de febrero de 2012
HIRU DESIRA
Egunon neska-murilak!
Aupa astelehenarekin!
Hemen gaude astelehenero ordenagailuen aurrean. Gaurkoan, 3 puntu lortzeko hiru desira idatzi behar dituzue.
Imagina ezazue, gaur goizean, Biurdanarako bidean zinetela "Lanpara magiko" bat topatu duzuela. Ostiko bat eman, eta hara non aztia atera da barrutik. Zorionekoak zuek. Bakoitzak hiru desira eskatzen ahal dituzue.
Zein?

lunes, 23 de enero de 2012
ELKARRIZKETA
Egunon neska-mutilak ...
Beno, urtarrileko azken aaste osoan sartu gara. Urtarrila bukatzen denean iksaturte erdia egina izanen dugun.
Gaurko lan proposamena hauxe da:
1- Aukeratu ezagutu nahiko zenukeen pertsona bat. Izan daiteke pertsna ospetsu bat, idolo bat, zuen ezagun bat, hil den norbait eta zerbait galdetu nahiko zeniokeena ...
2- Idatz itzazu egin nahiko zenizkiokeen galdera batzuk. Demagun berarekin elkarrizketa bat izanen duzuela, eta aurretik galdera batzuk prestaturik eraman nahiko zenituzkela.
3- Idatzi duzun guztia zuzentzaile ortografiko batetik pasatu behar duzu. XUXEN deitzen da, eta gaizki idatzi dizuna zuzentzen dizu. Hauek dira jarraitu beharreko urratsak:
a-) Zabaldu XUXEN web-gunea: http://www.xuxen.com/
b-) Idatzi duzun testua kopìatu eta itsatsi XUXEN-en web-guneko laukitxoan.
c-) Sakatu "zuzendu" dioen horretan.
d-) Testuan dauden akatsak azpimarraturik agertuko dira. Era berean zuzentzeko proposamenak ematen dizkizu. Aukeratu zuzena.
e-) Testua zuzenduta kopiatu eta itsasi blog-ean.
f-) Bidali zuen testua.
Eta hau da dena. Aupa langileak!

domingo, 15 de enero de 2012
Zer egin nahi duzu orain?
Egunon ...
Zer moduz asteburua? Ni oso ongi. Lo gutxi egin dut, baina denbora asko aprobetxatu dut.
Ostiralean lana bukatu ondoren "Houdini"-ri buruzkoak irakurri nituen interneten. Tipo xelebrea eta interesgarria zen. Irakurri nahi baduzue hona hemen Wikipediako lotura (gaztelaniaz dago, sentitzen dut):
http://es.wikipedia.org/wiki/Harry_Houdini
Bestela, gaurkoan bururatu zaidan honi buruz idaztea nahi dut: Zer egin nahi duzu orain?
Erantzun galdera honi. 100 hitzeko testutxoa idatzi behar duzu, beraz, galdera hau nahi duzun bezala erantzun, galdera irekia da.
Nik adibidez oraintxe bertan ohera joan nahi dut, nekatuta nago eta bihar zuen ikasteko interesa asetu behar dut.
Baldin baduzu zalantzaren bat galdetu lasai.
Aupa hi!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)