Egunon neska-mutilak ...
Etzi aurtengo azken eskola eguna izanen da. Ondoren egun pila bat libre.
Zer asmo duzue? egin behar al duzue zerbait berezia?
Gustatzen al zaizue familiarekin biltzea? Ez dakit, lehengusu jatorrak dituzuelako, edo egun bereziak direlako eta pozik egoten garelako.
Edo rollo bat da eguberrietakoa, dendak gehiago saltzeko bakarrik asmatutako zerbait delako?
Urtezahar gauean parranda polita eginen duzue? mozorroyuko zarete?
Nik askotan egin dut erridikulua eta zorionez iada ez dut egun horretan parranda egiten. Orain nire osabak ateratzen duen likore garestiari trago batzuk kentzen dizkiot. Ondoren, txintxo txintxo etxera eta hurrengo egunean lagunekin mendira joaten naiz.
Ongi pasa zuek!!
domingo, 18 de diciembre de 2011
domingo, 11 de diciembre de 2011
JOAN ZAIGU 1. EBALUAZIOA
Egunon neska-mutilak!
Zer moduz astebeteko oporraldia? Bai, niri ere azkar pasatu zait. Baina aste eta erdi barru berriz oporretan izanen gara!
Beno, oporretara joan aurretik 1. ebaluazioko notak eman zizkizueten. Zer iruditzen zaizue? Asmatu dugu? Zuzenak izan dira? Ala nota altuegiak jarri ditugu? Ala baxuegiak?
Zer iruditzen zaizue CEP ikasturte berezi hau orain arte ikusitakoaren arabera?
Aurten da nire hirugarren urtea CEP-en ematen. Hasia naiz ohartzen zeinen zaila zaigun zuei eta guri goizero aurrera egitea, ikastea. Hala ere ekainera hurbildu ahala denari zentzu handiagoa ikusten zaiola iruditzen zait.
Merzi duela, alegia.
Aupa zuek, probestu aukera hau eta aurrera!
Mezu honetan nik 100 hitz idatzi ditut. Erantzuidazue nire mezu honi zuek ere 100 hitz edo gehiago erabiliz.
Aupa!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)