lunes, 12 de marzo de 2012

EGUNEKO MENUA

Egunon neska-mutilak ...
Gaurkoan sukaldaritza kontuak izanen ditugu geure blogean.
Janari eta edarien inguruko hitzak errepasatuko ditugu horrela.
Beraz, kontaidazue.
Zein da gehien gustatzen zaizkizuen janariak?
Urtaro bakoitzean zein barazki den garaikoa, ba al dakizue?

Honen inguruan idatz iezadazue.
Bi hiztegi proposatzen dizuet ez dakizkizuen hitzak erabiltzeko:

http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Gastronomia/Sukaldehiztegia/Espainola-Euskara

http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp

Aupa!

domingo, 4 de marzo de 2012

ZER PLAN ...?

Kaixoo ...
Astelehena berriz ere! Eta pozik, bizirik gaudelako.
Astelehenero bezala gure blog honetan idazteari ekinen diogu.
Azken egunotan Nerearekin ziur hitz egin duzuela zuen etorkizunaz. Nik ere jakin nahi dut.

Pentsatu duzue irailean zer eginen duzuen? Hobe esanda, udaberrian jakin beharko zenukete, matrikulak egiteko etab.

Hori bai, Biurdana historia izanen da. Leku berriak, jende berria, errutina berriak ... oso interesgarria!
Baduzue ilusioren bat? Zerbait lortzeko lan egiteko prest zarete? Etxean laguntzeko?

Umetan esaten den esaldi tipiko hori (etorkizunean zer?, de mayor quiero ser ...), orain hasten da forma hartzen. Zertan ikusten duzue zeuen buruak gaur, bihar eta etzi?

Aholkuren bat behar baduzue, laguntza etab. eskatu diezadakezue. Saiatuko naiz zerbait argitzen.

Honetaz arituko gara gaur.