domingo, 27 de noviembre de 2011

Hurrengo astean zubi erraldoia

Iepa!
Beno, aste honetan abenduan sartuko gara, eta gure herrialdean abenduaren hasiera arinagoa da jai egun piloa ditugulako.
Aurten, gainera, aste oso bat izanen dugu jai.
Nik aurten zorte handia izan dut eta bost egunez atzerrira joanen gara, Eskoziara, Edinburgora.
Lehenago han egonda naiz, baina oraingoan han bizi den batengana goaz, eta horri esker hobeki ezagutuko dugu leku hori. Ia zer moduz moldatzen gara ingelesez egiten tokatzen zaigunean.
Zuek zer asmo duzue?
Kontaidazue labur-labur.
Mezu honek orain arte laurogei hitz ditu. Zuenak ere honek bezainbeste izan behar ditu.
Idatz ezazue, baita ere zuen ikaskideen blogetako sarrerei ohar bat.
Aupa!

domingo, 20 de noviembre de 2011

ATZOKO HAUTESKUNDEAK

Egunon ...
Atzo Espainia estatuko Hauteskunde Orokorrak egin ziren.
Zer dakizu honi gustiari buruz? Zer iruditzen zaizu sistema politiko hau?
Aupa!

lunes, 14 de noviembre de 2011

zer moduz asteburuan?

Egunon neska-mutilak. Zer moduz asteburuan?
Ni nahiko ongi. behobia-Donostia lasterketa izan zen, eta nik urtero bezala parte hartu nuen. Oraingoan, hala ere, makal ibili nintzen eta azken urteotako denborarik txarrena egin nuen, nire marka baino 9 minutu gehiago behar izan nituen 20 kilometroak egiteko. Tira!, heldu den urtean berri saiatuko naiz.
Orain, kontaidazu zurea zer moduz. 60 hitz inguru behar izan ditut nik. Egizu zurea ni bezainbeste hitz erabiliz.
Aupa!

lunes, 7 de noviembre de 2011

Aupa lanaste berriarekin!

Egunon neska-mutilak.
Zer moduz asteburuan?
Euria goitik behera egin zuen, beraz, ezin hobea etxean goxo-goxo gelditzeko. Txokolate-jana egiteko, gaztaina-jana etb.
Edo filme bat ikusteko. Eta filmeez ari garela, zer moduz "Goazen" filmea? Gustatu zitzaizuen? Zergatik?
Gero eta euskarazko filme gehiago ari naiz aurkitzen, beraz ia-ia aukeratzen ahal dugu zein filme motam ikusi. Zein motatako filmeak ikusiko zenituzke gustora? Oroitzen bazarete baten batez bidali iezadazute izenburuak.
Aupa!