Egunon neska-mutilak ...
Etzi aurtengo azken eskola eguna izanen da. Ondoren egun pila bat libre.
Zer asmo duzue? egin behar al duzue zerbait berezia?
Gustatzen al zaizue familiarekin biltzea? Ez dakit, lehengusu jatorrak dituzuelako, edo egun bereziak direlako eta pozik egoten garelako.
Edo rollo bat da eguberrietakoa, dendak gehiago saltzeko bakarrik asmatutako zerbait delako?
Urtezahar gauean parranda polita eginen duzue? mozorroyuko zarete?
Nik askotan egin dut erridikulua eta zorionez iada ez dut egun horretan parranda egiten. Orain nire osabak ateratzen duen likore garestiari trago batzuk kentzen dizkiot. Ondoren, txintxo txintxo etxera eta hurrengo egunean lagunekin mendira joaten naiz.
Ongi pasa zuek!!
domingo, 18 de diciembre de 2011
domingo, 11 de diciembre de 2011
JOAN ZAIGU 1. EBALUAZIOA
Egunon neska-mutilak!
Zer moduz astebeteko oporraldia? Bai, niri ere azkar pasatu zait. Baina aste eta erdi barru berriz oporretan izanen gara!
Beno, oporretara joan aurretik 1. ebaluazioko notak eman zizkizueten. Zer iruditzen zaizue? Asmatu dugu? Zuzenak izan dira? Ala nota altuegiak jarri ditugu? Ala baxuegiak?
Zer iruditzen zaizue CEP ikasturte berezi hau orain arte ikusitakoaren arabera?
Aurten da nire hirugarren urtea CEP-en ematen. Hasia naiz ohartzen zeinen zaila zaigun zuei eta guri goizero aurrera egitea, ikastea. Hala ere ekainera hurbildu ahala denari zentzu handiagoa ikusten zaiola iruditzen zait.
Merzi duela, alegia.
Aupa zuek, probestu aukera hau eta aurrera!
Mezu honetan nik 100 hitz idatzi ditut. Erantzuidazue nire mezu honi zuek ere 100 hitz edo gehiago erabiliz.
Aupa!

domingo, 27 de noviembre de 2011
Hurrengo astean zubi erraldoia
Iepa!
Beno, aste honetan abenduan sartuko gara, eta gure herrialdean abenduaren hasiera arinagoa da jai egun piloa ditugulako.
Aurten, gainera, aste oso bat izanen dugu jai.
Nik aurten zorte handia izan dut eta bost egunez atzerrira joanen gara, Eskoziara, Edinburgora.
Lehenago han egonda naiz, baina oraingoan han bizi den batengana goaz, eta horri esker hobeki ezagutuko dugu leku hori. Ia zer moduz moldatzen gara ingelesez egiten tokatzen zaigunean.
Zuek zer asmo duzue?
Kontaidazue labur-labur.
Mezu honek orain arte laurogei hitz ditu. Zuenak ere honek bezainbeste izan behar ditu.
Idatz ezazue, baita ere zuen ikaskideen blogetako sarrerei ohar bat.

domingo, 20 de noviembre de 2011
ATZOKO HAUTESKUNDEAK
Egunon ...
Atzo Espainia estatuko Hauteskunde Orokorrak egin ziren.
Zer dakizu honi gustiari buruz? Zer iruditzen zaizu sistema politiko hau?

lunes, 14 de noviembre de 2011
zer moduz asteburuan?
Egunon neska-mutilak. Zer moduz asteburuan?
Ni nahiko ongi. behobia-Donostia lasterketa izan zen, eta nik urtero bezala parte hartu nuen. Oraingoan, hala ere, makal ibili nintzen eta azken urteotako denborarik txarrena egin nuen, nire marka baino 9 minutu gehiago behar izan nituen 20 kilometroak egiteko. Tira!, heldu den urtean berri saiatuko naiz.
Orain, kontaidazu zurea zer moduz. 60 hitz inguru behar izan ditut nik. Egizu zurea ni bezainbeste hitz erabiliz.

lunes, 7 de noviembre de 2011
Aupa lanaste berriarekin!
Egunon neska-mutilak.
Zer moduz asteburuan?
Euria goitik behera egin zuen, beraz, ezin hobea etxean goxo-goxo gelditzeko. Txokolate-jana egiteko, gaztaina-jana etb.
Edo filme bat ikusteko. Eta filmeez ari garela, zer moduz "Goazen" filmea? Gustatu zitzaizuen? Zergatik?
Gero eta euskarazko filme gehiago ari naiz aurkitzen, beraz ia-ia aukeratzen ahal dugu zein filme motam ikusi. Zein motatako filmeak ikusiko zenituzke gustora? Oroitzen bazarete baten batez bidali iezadazute izenburuak.

lunes, 31 de octubre de 2011
Zer moduz asteburuan?
Egunon neska-mutilak ...
Zer moduz asteburuan?
Kontaidazue zerbait (kontatu daitekeena bakarrik, noski). Zein da asteburu honetan gustokoen izan duzuen momentua?

jueves, 13 de octubre de 2011
domingo, 2 de octubre de 2011
Arauak errepasatzen
Kaixo neska-mutilak. Ordenagailuak erabiltzen hasi orduko arauak beti gogoan izan behar ditugu, orenagailuak ez direlako gureak, eta denon erabilerarako direlako.
Aipatu labur-labur oroitzen zaren arauak.

Nola deituko diogu gure blog berriari?
Kaixo neska-mutilak. Dagoeneko esan dizuet blog bat sortu eta erabiltzeko asmoa dudala. Zuena izanen den bloga. Lehenengoetariko urratsa blogaren izena pentsatzea da. Honekin batera blogak sarrera txiki bat izanen du. Sarrera horretan blog honen helburua, funtzioa, edo zeri buruz idatziko duzuen bertan azalduko duzue.
Hau guztia denon artean erabakiko dugu. Bota proposamenak!

domingo, 18 de septiembre de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)