lunes, 23 de enero de 2012

ELKARRIZKETA

Egunon neska-mutilak ...
Beno, urtarrileko azken aaste osoan sartu gara. Urtarrila bukatzen denean iksaturte erdia egina izanen dugun.
Gaurko lan proposamena hauxe da:
1- Aukeratu ezagutu nahiko zenukeen pertsona bat. Izan daiteke pertsna ospetsu bat, idolo bat, zuen ezagun bat, hil den norbait eta zerbait galdetu nahiko zeniokeena ...

2- Idatz itzazu egin nahiko zenizkiokeen galdera batzuk. Demagun berarekin elkarrizketa bat izanen duzuela, eta aurretik galdera batzuk prestaturik eraman nahiko zenituzkela.

3- Idatzi duzun guztia zuzentzaile ortografiko batetik pasatu behar duzu. XUXEN deitzen da, eta gaizki idatzi dizuna zuzentzen dizu. Hauek dira jarraitu beharreko urratsak:
a-) Zabaldu XUXEN web-gunea: http://www.xuxen.com/
b-) Idatzi duzun testua kopìatu eta itsatsi XUXEN-en web-guneko laukitxoan.
c-) Sakatu "zuzendu" dioen horretan.
d-) Testuan dauden akatsak azpimarraturik agertuko dira. Era berean zuzentzeko proposamenak ematen dizkizu. Aukeratu zuzena.
e-) Testua zuzenduta kopiatu eta itsasi blog-ean.
f-) Bidali zuen testua.

Eta hau da dena. Aupa langileak!

9 comentarios:

  1. Kaixo ...
    Nik elkarrizketa Tasiori eginen nioke.
    Oroitzen zarete? Tasmenditik bizi zen ikazkina zen. Beran oinarritutako filmea ikusi genuen ostiral batez.
    Zergatik aukeratu dudan? Ni hiritarra naizelako, eta bizimodu hori oso ezberdina iruditzen zaidalako. Eta gu azken finean animaliak gara, eta garai batean naturarekin batera bizi ginen. Gaur egun, ordea, hirietan burbuila batean bezala bizi gara. Ez dugu hotzik pasatzen, ez berorik, ez goserik, ez arriskurik, ez ariketa fisiko ikaragarririk, inoiz ez gaude bakarrik, gehiegitan presaka ...
    Eta Tasio bere martxan bizi zen. Batzuetan gaizki pasatzen zuen, eta ez zituen gauza ezberdin asko egiten inoiz. Baina bere egunerokoan gu baino askeago bizi zela uste dut. Uste dut, eh, hori jakin nahi dut berari egindako elkarrizketarekin.

    Hauek dira nik eginen nizkiokeen galdera batzuk:

    1- Noiz eta nola edo zergatik ohartu zinen menditik bizi nahi zenuela?
    2- Zure bizitzan zer da poz handiena eman diun gauza? (edo ematen dizuna?)
    3- Eta seme-alabak izatean zer irakatsiko diezu?
    4- Egiten al duzu inoiz parranda?
    5- Natura zer da zuretzako, lana edo plazerra?
    6- Zer eginen zenuke zure herritik abiadura handiko trena pasatu behar dela esanan balizute?
    7- Ez dizu pena ematen animaliak hiltzea?
    8- Zein urtaro nahiago duzu?
    9- Ba al dakizu zer den euskara?
    10- Nahiko al zenuke unibertsitatean zerbait ikasi? ser?

    Aupa denei eta zuri, Tasio, makina!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

      Eliminar
    2. Nik Tasioren pelikula hori ez nuen ikusi kanporatua nengoelako horregatik nik hooligans pelikularena egin behar dut.
      Nik Hooligans Green Street pelikula ikusi nahiko nuen hemen ikastolan ea jartzen duzun David .

      Eliminar
    3. Kaiixo..
      Nik elkarrizketa Andrea eta Jessikari egingo diet.

      Jessika eta Andrea:

      1- Zer ordutan hasten zarete?
      2- Zer ordutan ateratzen zarete?
      3- Zer ordutan ailegatzen zara etxera?
      4- Zenbat ikasgai duzue?
      5- Etxabakoitzen eta Ibaialden jendea nolakoa da?


      Ala agur biei :D

      Eliminar
    4. Kaixo Maikel ...
      Esaten duzun Hooligans Green Street filmea euskaraz badago jarriko dut.
      Geroarte!

      Eliminar
    5. beñat:zergatiikk zara ain itxusi?

      Eliminar
    6. Eske hori euskeraz... hobeto da erderaz nire ustez ez dagoela euskeraz

      Eliminar
    7. Kaixo Irantzu ...
      Zer jakin nahi duzu jemdea nolakoa den galdera horrekin?Aupa!

      Eliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar